2021eko ekainak 1

Lesaka Biziberritzen. Erakusketa ekainaren 3tik 10era.

LESAKA BIZIBERRITZEN

(joan webgunera)

 

“Lesaka biziberritzen” herriko erdigunea eraberritzeko plana abiatu dugu, erdigune biziago, atseginago, irisgarriago eta seguruago bat bihurtzeko helburuarekin.

 

Oinezkoak erdigunean jarriko dituen mugikortasun eta herri eredu baten alde ari gara lanean Lesakako Udalean, biztanle guztien irisgarritasuna bermatuz eta bereziki kolektibo zaurgarrienak kontuan hartuz. Izan ere, mugikortasun arazoak dituztenentzako, haurrentzako eta adineko pertsonentzako erosoa den herri bat, guztiontzako izango da erosoa. Horregatik, enpresa eta adituekin elkarlanean, herriko eragileekin bilerak eginez eta norbanakoen iritziak jasoz, Mugikortasun Plan bat diseinatu dugu.

 

Mugikortasun Plan horren lehen faseari ekin nahi diogu, Lesakako erdigunetik hasiz. Lesakako erdigunea baita herriaren bihotza eta elkargunea: erosketak egiteko, haurrak jolasteko, lagunekin elkartzeko, dantzatzeko, disfrutatzeko eta ospakizunetarako. Herriko pasabide garrantzitsua den arren, aunitzetan oztopoz eta kotxez betea egon ohi da eta elkarbizitzan oinarritutako plan ordenatu baten beharra ikusi dugu.

 

Erdigune politago, atseginago eta biziago batean bihurtzeaz gain, bertze hainbat onura ekarriko dizkio plan honek herriari:

  • Gaur egungo traba arkitektonikoak ezabatuko dira eta espaloiak errepidearen maila berean kokatuko dira.
  • Komertzio zein ostatuek  irisgarritasunean eta ikusgarritasunean irabaziko dute.
  • Ikastetxetarako bide seguruak bermatuko dira.
  • Kotxeen abiadura motelduko da.
  • Herrian oinez bizitzeko modua indartuko da, ahal denean kotxea alde batera utziz eta herri biziago bat eraikiz.
  • Fatxadetan doazen kableak lurperatuko dira.

 

ERAKUSKETA

 

Ekainaren 3tik 10era Komentuan (Harriondoa).

 

Proiektu hau Lesakar guztiekin elkarbanatu nahi dugu eta aldaketa hauek sortu ditzaketen kezkak eta zalantzak argitzeko prest gaude. Horregatik, herritar guztiei luzatzen dizuegu gonbidapena erakusketara joan eta zuen iritzia emateko.

 

Ordutegia:

Ekainak 3, ortzeguna: 17:00 – 19:00

Ekainak 4, ortzirala: 17:00 – 19:00

Ekainak 5, larunbata: 10:00 – 12:00 /  17:00 – 19:00

Ekainak 6, igandea: – Itxita – 

Ekainak 7, astelehena: 17:00 – 19:00

Ekainak 8, asteartea: 10:00 – 12:00 / 17:00 – 19:00

Ekainak 9, asteazkena: 10:00 – 12:00 / 17:00 – 19:00

Ekainak 10, ortzeguna: 10:00 – 12:00 / 17:00 – 19:00

 

AURKEZPENA

 

Ekainaren 9an arratsaldeko 19:00tan Txokobikon (Harriondoa).

 

Bertan, proiektuaren arduraduna den Igor Lopez de Uralde arkitektoak, Ladis Satrustegi alkateak eta Ioar Oteiza zinegotziak planaren nondik norakoak azalduko dituzte.

 

 

Volver arriba