2021eko urtarrilak 13

Etxebila – Herriko etxebizitzaren egoera artertzeko inkesta

Lesakako Udalean etxebizitzaren egoera aztertzeko ikerketa egiten ari gara, eta ikerketa honen baitan inkesta bat jarri dugu herritarren eskura, ikuspuntu, behar eta arazo ezberdinak sakonean aztertu ahal izateko. Inkestaren helburua Lesakako etxebizitza beharren argazki orokor bat egitea da, sakondu beharreko puntuak identifikatu eta ikerketaren bigarren zatian hauek garatu ahal izateko.

Inkesta bi astez egonen da betetzeko irekia, urtarrilaren 13tik 27ra biak barne, 16 urtetik goitiko herritarrentzat. Bi modutara bete ahal izanen da, modu digitalean zein fisikoki. Digitalki betetzeko hemen azpian aurkituko duzue inkesta , eta fisikoki berriz Udaletxean, Izarra okindegian, Xagu liburudendan eta Ogi Berri kafetegietan aurkituko dituzue, bertan jaso, etxean bete eta berriz ere bertan uzteko. Hala ere, eta paperaren erabilera gutxitzeko, herritarrak animatzen ditugu inkesta digitala beraien inguruan zabaltzera, eta batez ere tresna digitalak erabiltzeko zailtasunak dituztenei inkesta betetzen laguntzera.

Volver arriba