2020eko abenduak 1

Eguzki panelak suhiltzaileen egoitzan

Foto noticia

Lesakako Udalak suhiltzaileen egoitzaren eta udal biltegiaren teilatuan eguzki panelak jarri ditu, Goiener taldeko Nafarkoopen laguntzarekin. Panel hauetan bilduko den eguzki energia aprobetxatuz, bi eraikinak eta Andra Mari zahar egoitza hornituko dira. Kostu aldetik udalak 55.593,79 euroko inbertsioa egin du eta Nafar Gobernuak 30.576,58 euroko dirulaguntza eman du.  Modu honetara, eta Goiener bidelagun duela, udalak urrats bat gehiago ematen du ingurugiroarekin eta politika energetikoarekin duen kompromezuan, ahal den heinean autohornituz.

Volver arriba