2024ko urtarrilak 30

2024ko Inauteriak – Kartel Lehiaketa-Irabazlea.

2024ko inauteriak iragartzeko kartela osatzeko Lesakako Udalak deitutako Kartel Lehiaketaren bozketa epea amaituta, lan irabazlea eta 2024ko Inauteriak iragarriko dituen irudia Leire Pagadizabal Igarzabalen “FOLKOLORE” lana izan da.

Familiaren nahia dela eta, saria dohaintzan emanen zaio IÑURRI elkarteari.

IÑURRI elkarteak minbizian akonpainatu, formatu eta dibulgatu egiten du perspektiba eraldatzaile eta feminista batetik. Leireren ITXAROPEN BITXIAK proiektua oinarri hartuta eta martxan jarriko dituzten bertze proiektu batzuen diru iturriak ahalbidetuz, Bartzelonako Vall d’Hebron ospitaleko Investigación Traslacional del Sarcoma (IP: César Serrano) taldeari eginen zaio dohaintza.

 

Volver arriba