Lesaka – Igantzi

Luzera: 4,3 Km.

Desnibela: +215/.50 m.

Ibilbide mota: bide laburra, zabala eta erraza, bainan desnibelarekin.

Lesakako Plaza Zaharretik abiatuta, Ote kalea hartu eta Igantziko bidea jarraitu. Errepide honetatik (NA-4252) 800 m-ra dago Migelenea etxea; handik, eskuineko bidea hartu behar da, erreka ondotik. Jarraian dauden egurrezko bi zubitxo gurutzatu, eta malda handi xamarra aurkituko dugu, pinadi bat gurutzatuz Antoneko Bordaraino ailegatzen dena (210 m). Bide zabaletik segitu, eta gainaldea gurutzatu behar da (272 m), Ansontxeberria etxe ondotik. Handik, Igantziraino jaitsiko gara asfaltozko bide batetik (220 m); hondarreko 600 m horietan, iPR NA 10 bilbidearekin bat eginen dugu.

Ibilbide hau Igantzi-San Juan Xar ibilbidearekin lotzen ahal da eta nahi izanez gero San Juan Xarreko baselizatik arantzarako bidea ere hartzen ahal da.

Igantzi eta Arantzako informazio gehiago.