Lesaka – Domiko

Luzera: 8,3 Km.

Malda: +500/-30 m.

Ibilbide mota: mendi ibilbidea, bideaxka batzutan, desnibel haundia eta trazaketa luzekoa.

Oiartzungo errepidetik (NA-4000), Biurrana auzora joanen gara (80 m). Erreka ondoko bidetik jarraituko dugu, eta, handik ezkerretara, Biurgaraiko burdinola zaharra ikusiko dugu. Zentral baten ondotik doan porlanezko malda aldapatsua igo, eta, ondoren, Idiburuta baserriraino joanen gara (375 m), lurrezko bide batetik. Berehala, Ikatzazulo lepora iritsiko gara (485 m). Bide anitzen elkargunea da hura. 300 m beheiti eginez mendebaldera, Domikoko urtegiraino ailegatuko gara (435 m). 

KONTUZ: Porlanezko malda igotzen hasi baino lehen bertze bidegurutze bat dago ibilbide bezala seinalizatua, kontuz ez hartu bidegurutze hau jarraitu bidea.

Ibilbide hau Domiko-San Anton ibilbidearekin lotu daiteke.