Lesaka – Bereauko Benta

Luzera: 2,3 Km.

Malda: -20m.

Ibilbide mota: bide laburra, zabala eta erreza, ia desnibelik gabe.

Lesakako osasun-etxetik, baratza artean doan bide bat hartu behar da, Otsango industrialderaino. Arcelor Mittal fabrikaraino segitu, eta Lesakako errepida (NA-4000) gurutzatu behar da, Salbatore ermitaren parean. 200 m-tan errepidean ibili ondoren, Onin errekaren ondotik, bidexka bat ikusten ahal da eskuinera; urtegi txiki bat dago han, eta Bereauko burdinolaren kanala (gaur egun desagertua dena) uzten hasiko gara. Bereauko Bentara ailegatu baino lehen bidegurutze bat aurkitzen da eta bertan GR 11 ibilbidea hartu daiteke. Ibilbide hau uzten badugu eta xenda jarraitzen badugu kisulabe batera ailegatuko gara eta trenbidera jeisteko eskailera batzuetara.

KONTUZ! Ibilbide honetan zehar bi puntutan errepidea gurutzatu behar da.

Ibilbide hau Lesakan zehar pasatzen den GR 11aren zatiarekin kointziditzen du.