Lesaka – Bera

Luzera: 6,2 Km.

Malda: +150/-170 m.

Ibilbide mota: bide laburra, zabala eta errexa, bainan desnibelarekin.

Lesakako Plaza Zaharretik abiatuta, antoiu kalea gurutzatu eta Koskontako Bidea kalera ailegatzen da. Koxkonta jatetxetik goruntz igoera bizia harrizko galtzada batetik bide asfaltatu batera ailegatu arte, Maurreneko borda (215 m) dagoen errepidea. Handik, galtzadatik joanen gara Legarralde errekaraino (130 m). Zeharkatu eta eskuinetik jarraitu, erreka ondotik betiere (Berarako bide zaharra mendi-mazelatik goitzen da; badaude seinaleak, eta, bidea motzagoa den arren, maldatsuagoa da). Antzinako meatzeetako sarbideen ondotik pasatu ondoren, bide-adarkadura bat ikusiko dugu; eskuinera hartuko dugu, Bidasoa ibaira jaisteko, Erramuegi baserriaren ondotik, trenbide zaharraren ibilbidea jarraitu N-121-A errepideraino. Gurutzatu eta Alkaiaga auzorantz jarraitu. Ondoren, “Tren Txikito” gurutzatu, eta Berara ailegatuko gara, Bidasoa gaineko San Migel zubitik (30 m).