Endarlatsa – Agiña

Luzera: 7,1 Km.

Desnibela: +500 m

Ibilbide mota: mendi ibilbidea, bidaxka batzutan, desnibela haundia eta trazaketa luzekoa.

Bidasoako “Tren Txikito” zenaren geltoki zaharraren ondoan, Endarlatsako ermita eta errota daude. Pinadi artetik doan granito-bide maldatsutik Olauko lepoa pasatu ondoren (215 m), maldatxo bat goitu beharko dugu, Lantzen borda etxeraino (490 m). Bertan bidea samurtzen da, eta ikuspegi ederrez gozatzen ahal dugu. Porlanezko bidea aurkituko dugu Auzoberriko baserrietatik Agiñako gainalderaino. 

GR11 ibilbidearekin topo egiten du.

Agiña-Domiko, Domiko-San Anton eta Lesaka-Domiko alderantzizko ibilbideekin lotzen ahal da.

Bera eta Hondarribiko ikuspegi ederrak.