Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Lesakako Soinulari Taldea

Lesakako Musika Elkarteak

1983an sortu zen, zortzi akordeoilariekin eta orkesta bezala urtean emanaldi bat bakarrik eskeintzen genuen, lehenengo urte haietan, “Sta. Zezilia” ospatuz. Ondorengo urteetan taldea handituz joan zen eta seriotasun gehiagokin hasi ginen entsaiatzen. Publizitatea ere egin genuen, eta herrietatik deitzen hasi ziren eta guretzako diru sarrera haiek, asko ez bazen ere, oso ondo etortzen zitzaizkigun. Taldea 20 bat lagunekin osatu zenean, pentsatu genuen lehiaketetara aurkezten hastea, horrela gure lehen lehiaketa Montpelierekoa izan zelarik. Taldeak lehiaketetan lortutako sariak garrantzitsuak izan ziren kontzertuak eta emanaldiak lortu ahal izateko.

Gaur egun taldea lagun gutxiagorekin osatuta bada ere aurrera segitzen du eta 25. urteurrena burutu zuten 2008ko maiatzaren 10ean.

Harremanak: Xalbador Madariaga
@: xalmar@gmail.com