Natur-Ondarea

Trenbide Zaharra eta Bidasoko Bide Berdea

Bidasoa bazterretik doan ibilbide arrunta. “Tren Txikito” zenaren plataformatik pasatzen da; 1916. eta 1956. urteen artean ibili zen hura.

Gaur egungo Bidasoko Bide Berdeak, antzinako “Tren Txikito”-ren trenbidetik Baztan-Bidasoa eskualdea gurutzatzen du. Bidasoa ibaiaren bazterrean joaten zen trenbideak Elizondo eta Irun elkartzen zituen, bide hau beti izan baita garrantzitsua Bidasoaldeko garapen eta kohesiorako.

Bidasoko Bide Berdea, Eurovelo europar sarearen barnean dago, 42km eskaintzen ditu eta Behobiatik (Gipuzkoa) Oronoz-Mugairira ailegatzen ahal da gaur egun, Baztan bailararen atariraino hain zuzen ere. Zalantzarik gabe, aukera ederra ematen digu bizikletaz nahiz oinez eskualdea ezagutu eta naturaz gozatzeko, izan ere, profil ia laua duen bide erraz eta atsegina da. Bidean zehar, baserriak eta larre berdeak ikusiko ditugu, herri xarmantetatik pasako gara eta Bidasoa ibaiaren inguruan xoko ederrak aurkituko ditugu.

Gainera, 2022ko ekainatik Bide Berdea Lesakako herrigunearekin dago lotuta.

Frain(486m)

Mendi-txango erraza. Lesaka eta Bortziriak ikusteko toki paregabea.

Unanue (650m)

(650 m) Mendi-txango erraza. Bortziriak ikusteko parada bikaina ematen du. Arantzarekiko eta Igantzirekiko mugan dago.

Bianditz  (840m)

Zailtasun urrikoa. Gipuzkoa ere ikusten ahal da handik.

Agiña eta Historiaurrea (525m)

Oiartzunera doan errepideari jarraituta. 600-200 K.a. aintzinekoak, Burni Arokoak diren hainbat eraikuntza eta jardueren aztarnak aurkitzen dira Agiñako eremuan; dolmenak, tumuloak, cromlechak, kokalekuak… Inguruan Oteiza eskultoreak eginiko Aita Donostiaren monumentua, Vallet kapera eta estela batez osatua.

Domikoko urtegia

Agiñako mendi-lepoan, errepidea utzi, eta bide bat hartu behar da ezkerrera. Galarazita dago urtegian bainatzea.

san Antón urtegia

Oiartzungo errepidean dago. Jende asko bertaratzen da San Anton egunean (urtarrilak 17), baita hurrengo igandean ere. Urtegia eraiki zutenean, urpean gelditu zen San Anton auzoa zena. Galarazita dago urtegian bainatzea.

Kopakarri (596 m)

San Anton gainean dagoen goragunea. Bide erraza; urtegia bete-betean ikusten da handik.

Aiako Harriak (832 m)

San Antonetik edo Aritxulegitik goazela, bada eskalatzeko toki bat; goitiraino joaten ahal da, eta handik Nafarroako zein Gipuzkoako ikuspegiez gozatu.

 

Volver arriba