Lesakako Itzuli Handia

Luzera: 26,3 Km.

Malda: 650 m.

Isastrineko leporaino ailegatu arte (435 m), malda handiak daude. Ikatzazuloko lepotik (485 m), ibilbidea luzatzen ahal da, Aritxulegira doan pistatik (481 m). Bide batetik, Endara-San Anton urtegiraino jaitsiko gara (240 m). Ondoren, Lesaka-Oiartzun bitarteko NA-4000 errepidea hartuko dugu, Agiña gaineraino (542 m). Han, ibilbide nagusiarekin bat egiten du bideak (guztira, 41,5 Km). 

Lesakatik, 400 m eginen ditugu Igantziko errepidetik (NA-4252), eta, zerrategi baten ondotik, goiti eginen dugu porlanezko eta lurrezko bide batetik. 6 Km egin ondoren, Isastrineko lepora ailegatuko gara (435 m); handik, pista nagusitik segituko dugu, Pagolletako eta Almendruritzeko basoetan barna (600 m-ko kota, gehienez ere). Zumirriko bizkarretik, beheiti eginen dugu, Ikatzazuloko lepora (485 m; iturria). Ezkerrera, Domikoko urtegia inguratzen duen bidea hartuko dugu, Ariulegiko gaineraino. Pista nagusitik segituz, Agiñako gaineraino ailegatuko gara (542 m). NA-4000 errepidea pasatu, eta, han, bizikletaz gurutzatu ezin den tarte bat pasatuko dugu. Gardeleko bizkarrera jaitsi, porlanezko bide batetik Auzoberrira ailegatu, eta, hego-ekialdera, Alasetako leporaino joanen gara (340 m), Zalaburuko bentaren gainetik. Bide-adarkaduran eskuinera egin, eta, Banarretako Gainetik (226 m) eta Nabaz auzotik, Lesakara itzuliko gara; Otsangotik edo Legarraldeko errekatik ere joaten ahal da (15. ibilbidea). Ekialdera, Alkaiaga auzoraino ailegatuko gara; San Migel zubitik (40 m), Lesakara ailegatuko gara, “Tren Txikito” zenaren bidetik.

Volver arriba