Lesaka – San Anton

Luzera: 7,3 Km.

Desnibela: +400/-250 m.

Ibilbide mota: mendi bidea, bidaxka batzutan, desnibela handi eta trazaketa luzekoa.

Urtarrilaren 17an eta hurrengo igandean San Antonera erromeria egiteko jarraitzen den ibilbidea.

Oiartzungo errepidea (NA-4000) jarraituz, eta industrialdeko eremu inguran, Nabazko errepide maldatsutik goituko gara, Etxeniken bordaraino (140 m). Handik, ezkerretara hartuko dugu, Pikabea baserrira doan bidean barrena. Pikabean, harrizko zati batzuk dituen bide bat hasten da goiti, Banarretako gainean Nabaz eta Katazpegi auzoak lotzen dituen asfaltozko bidea, hain zuzen (226 m). Bidea gurutzatu, eta, ipar-mendebaldera, ur-tratamendurako zentral bateraino doan asfaltozko pista hartuko dugu. Alasetako pasabideraino luzatzen da bidea (340m). Illasmendi menditik hegoaldera, Gardeleko Bizkarreraino joanen gara (445 m). Asfaltazko pista beheruntz jarraitu eta Tellegiko lepora ailegatuko gara (412 m), eta, handik, San Anton ermitara (240 m).

Ia bide guzia GR 11 rekin batera doan ibilbidea.

Gardelkotik jeitsitzen den pistan Endarlatsa-Agiña ibilbidearekin gurutzatzen da.

Ibilbide hau Lesakako itzuli ttikiarekin lotzeko aukera dago.

Kopakarri eta Aiako Harrien ikuspegi ederra.

Volver arriba