Lesaka – Pagolleta (Artikutza)

Luzera: 6,6 Km.

Malda: +625 m.

Lesakatik (40 m), Izotzaldea auzoan barrena eramanen gaitu bide maldatsu batek Gaztegi baserriraino (160 m).Ondoren, sigi-sagaka, goiti eginen dugu; ur-biltegi bat pasatuta, Beltzauko mendi-mazelatik goitzen den bideraino joanen gara (300 m). Inguruan, meatzeetarako sarbide abandonatuak ikusten ahal dira. Isastrineko leporaino joanen gara (435 m). Pista nagusia gurutzatu (mendi-bizikletentzako bidea), eta bidexka batetik goiti eginen dugu. Hurrengo bide-adarkaduran, ezkerrera hartuko dugu, Igantzi aldera, Unanuaren ipar-mendebaldeko mendi-mazelatik. Eskuinera segituko dugu, bide zelai batetik, Apittuko (525 m) eta Itsaszelaietako lepoetaraino (504 m; iturria). Handik mendebaldera, bide bat goitzen da, pago eta haritz artean (tarteka, haginen bat edo bertze ere ikusten ahal da), Pagolletako leporaino (645 m; etxola bat eta iturria). Pagolletatik, bide balizatuetatik barrena joaten ahal gara Artikutzara (mendebaldera, beheiti), Izu mendira (hegoaldera), eta Bianditz mendira eta Domikoko urtegira (iparraldera).

Volver arriba