Lesaka – Frain

Luzera: 2,5 Km.

Malda: 450 m.

Lesakako hilerria baino pixkat bat lehenago, porlanezko bide maldatsu bat hasten da. Lurrezko bide bihurtzen da gero, eta goiti jarraitzen du, Frain baserriraino (265 m). Sigi-sagaka, bide horretatik segituko dugu, iratze eta ote artean, Fraingo bordaraino (420 m). Ipar-mendebaldera, Pilotasoro alderdira doan bidea hartuko dugu (bi ataka eta pinudi gaztea); ondoren, hegoaldera, gurutzeraino (465 m) eta Fraingo gaineraino (499 m) ailegatuko gara.

Volver arriba