Igantzi – San Juan Xar

Luzera: 2 Km.

Malda: -150 m.

Ibilbide mota: bide laburra, zabala eta erraza ia desnibelarik gabe.

Igantzitik (220 m), 800 m egin behar dira igerilekuetatik etxalde bateraino doan asfalto-bidetik. Han, bidea utzi, eta, ezker aldera, galtzada batetik Arantzako errepideraino (NA-4020) harrobirako hartzen den puntuan.

Hemen bi aukera daude:

  • 1. aukera (karretera ia ez du ukitzen) harrobirantz jo eta pausu batzuren buruan ezkerretara egurrezko zubitxo batetik goruntz. Hemen seinale bat ikusiko da eta aurrera segitu behar da San Juan Xar baselizeraino.
  • 2. aukera (zati haundi bat karretran zehar doa): Arantzara doan errepidea gurutzatu (130 m), eta, ezkerrera, beheiti eginen dugu, porlanezko bide batetik, errota zahar bateraino (landa-etxea da gaur egun). Ibai bazterretik segitu, eta Arantzako errepidea hartuko dugu berriz ere; handik 600 m-ra, San Juan Xarren sarrerako arkua ikusiko dugu.

Ibilbidea PR NA 10 ibilbidean sartzen da eta Arantzaraino jarraitzeko aukera badago.

San Juan Xarren, naturalki jaiotzen eta hazten da xarma (Carpinus Betulus); Iberiar Penintsulan bakarra da. Erreserba Naturalaren izendapena du. Herri-tradizioaren arabera, hango iturriko urek sendatzeko ahalmena dute. Hango debozio paganoaren erakusgarri da artzain bat irudikatzen duen eskultura erraldoia.

Volver arriba