Agiña – Domiko

Luzera: 2,2 Km.

Desnibela: 100 m.

Ibilbide mota: bide laburra, zabala eta erreza, ia desnibelarik gabe.

Oiartzunera doan NA-400 errepidea jarraituz Agiñako parajera ailegatzen gara; eskuinean, basoaren ondoan, zaindu gabeko 9 mairu-baratza daude. Ezkerretara pista zabal bat jarraitu eta ezker aldean  Agiñako trikuharria aurkitzen da. 500 m aurrera, tranpal batetik ezkerretara, 4 mairu-baratza ikusiko ditugu. Maldatxo bat pasatu eta gero, pistatik ezker aldera, Jorge Oteizak Aita Donostiaren omenez egindako oroitarria dago mendixka baten gainean (554 m). Bertan bertze multzo megalitiko bat ikusiko dugu. Ikatzazulo mendi-leporaino ailegatzen da pista (485 m). Hainbat bideren elkargunea da: eskuineko bidetik, pistatik 300 m ibiliz gero, Domikoko urtegia dago (435 m).

Ibilbide hau Domiko-San Anton edo Lesaka-Domiko ibilbideekin lotu daiteke.

Volver arriba