Kultur Etxearen izenaren aukeraketari dagokionez, hagitz ideia ona iruditzen zait herritarrei galdetzea zein izen jarri nahi dioten, baina herriko jendea ohartzeko, internetaz gain, bertze bide batzuk erabili beharko zenituzketela uste dut. Izan ere, ez dut bertzelako kartelik ikusi Kultur Etxearen izenak proposatzeko eta Lesakako jende aunitzek, ez du interneta erabiltzen. Ez dakit botoen arabera ateratzen diren izenak erabakigarriak izanen diren, baina parte hartzen duen jendearen arabera, gutti izanez gero, ez zait bidezkoa iruditzen ateratzen diren izenak erabakigarriak izatea, ez baita behar adinako propagandarik egin berri honekin, eta jende aunitz parte hartu gabe gelditu da horregatik. Bertzerik gabe, (25/02/2013)

Erantzuna:

Mila esker zure aportazioagatik. Izan ere, arrazoi duzu, Kultur Etxea eta bertan dauden gelen izenak proposatu eta erabakitzeko prozesua, ez da behar bezala kaleratu. Ados nago zurekin lehendabiziko deialdia behar bezala egin ez denez ateratzen diren emaitzak ez direla erabakigarriak, eta horregatik prozesua errepikatzea erabaki da. Deialdi berriaren informazio guzia web orrian, komunikabideetan, sare sozialetan eta kalean bando bidez jakinarazi da. Mila esker.

 

Volver arriba