Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Josu Okiñena Piano “Xuxurlak”

Noticias

“Xuxurlak”, euskal musika klasikoa Lesakan

Heldu den larunbata martxoaren 23an Josu Okiñena, piano jotzaile donostiarrak, eskeiniko digu  bere  “Xuxurlak” izeneko lana Lesakako Harriondoan, munduko zenbait areto ospetsuetan (New York, Tokio, Montevideo, Txileko Santiago…) aurkeztu ondoren.

“Xuxurlak” ikerketa lan zehatz baten fruitua da . Izan ere, Okiñena Musikenen (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia)) irakasle izateaz gain, bilaketa eta zabaltze eginkizun garrantzitsu bat ari da betetzen,  hainbat euskal músika sortzaileren obrak berreskuratuz eta ezagutaraziz.

Oraingo “Xuxurlak” horien artean, entzunen ahal ditugu Aita Donostiaren  zenbait  pieza,  -bereziki “Andante doloroso” haren azken lana-, eta baita beste egile garaikide batzuenak , hala nola Tomas Garbizu, Felix Lavilla edo Paskual Aldabe lesakarrarenak ere alde batetik eta XVIII mendeko beste zenbaitzurenak bestetik,  gehienak lehen aldikotz argitaratuak.

Sarrerak Lesakako Okindegian eta Turismo Bulegoan salgai.