Ikastetxe eta jangeletarako lehen sorospen ikastaroa

Noticias

Bortzirietako Guztiok Taldeak eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak antolatu dute Harriondoan.

Ikastetxe eta jangela kolektiboetarako lehen sorospen ikastaro teoriko-praktikoa antolatu dute Bortzirietako Guztiok taldeak eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, Lesakako Udalaren eta La Caixaren Gizarte Ekintzaren laguntzaz otsailaren 27an Harriondoa Kultur Etxean, nahi duten pertsona guztiei irekia.

Marcos Ruiz medikuak, Usoa Zelaieta erizainak, Belen Compains pediatrak, Leire Mitxelena pediatriako erizainak eta Isabel Irigoien Osasun Zentruko gizarte langileak eskainiko dute ikastaroa. Izen ematea otsailaren 25era bitarte egin daiteke Bortzirietako edozein kontsultatan edo cslesaka@cfnavarra.es helbide elektronikoan, 10 euro ordainduta.

Volver arriba