Hemen euskaraz bizi gara

Egun on! Aio! Bai/ez … Gaur gero entzun izan duzu euskara kalean barrena. Izan ere, eskualde hauetako herritarrok bi hizkuntza erabiltzen ditugu, bat euskara, bertakoa, jatorri ezezagunekoa eta munduan milioi bat hiztun dituena; eta bertzea gaztelera, gure artean dagoena ordezkapen prozesu baten ondorioz.


Euskara hainbat mendez galera prozesuan egon da, eta azken hamarkadetan berreskuratze eta modernizazio prozesuan sartu den arren, UNESCOren arabera, oraindik arrisku egoeran jarraitzen du. Zorionez, eskualde honetan herritar gehienak euskaraz bizi gara, %80k daki euskaraz eta belaunaldi berrien artean ezagutza ia erabatekoa da. Gure nortasunaren adierazgarri da, gainera, euskara.


Toki aproposean zaude, beraz, gure ondare natural, kultural eta linguistikoaz gozatzeko. Zure bisitaldiaz oraindik gehiago disfrutatzeko, euskara pixka bat ezagutzera eta erabiltzera gonbidatzen zaitugu. Estimatuko dizugu.

 

EUSKARAZKO HIZTEGIA DUEN PDF INTERAKTIBOA HEMEN DESKARGATU

 

Volver arriba