Gymkana “Olentzeroren jatorria”

ADI! GOMENDAGARRIA DA EGUNEKO ARGIAREKIN EGITEA.

Negua aurreratu da Lesakan. Urte pila bat joan direnez halakorik gertatu gabe, bertako biztanleak ustekabean harrapatu ditu. Prestatu gabe dituzte egurra zein ikatza eta elurrak zeregina eragozten du. Bien bitartean, Lesakatik urrun samar, Olentzerok zirrara moduko bat sentitu du irakurtzen ari zenean, horregatik atera da kanpora norbait ote dabilen begiratzera.

Izarren distira ohi baino handiagoa da, eta haien distira hainbestekoa izateagatik begiak estali behar ditu. Badaki distira indartsu hori atzematen duenean mezu garrantzitsuren bat eman nahian ari zaizkiola. Eta oraingo honetan agindu diote Lesakako bizilagunen artean 12 ikatz zaku handi banatzea.

Zereginak zapuztu egin du. Aspaldian ez du pertsona bakar bat ikusi; ikazkin berezi samarra da, norberarentzat soilik lan egiten ohituta dagoena eta ez du izaten harreman gehiegirik jendearekin. Eta izarrek ohartarazi diote berarekin kontatu aurretik Lesakan probatu egingo dutela.

Olentzerok lortu behar du, kosta ahala kosta, hiribilduko biztanleek hotzik ez jasatea elurrak euren teilatuak eta kaleak estaltzen dituen artean. Bere misioan lagunduko al diozu? Ebatzi ibilbidean zehar aurkituko dituzun enigma bakoitza.

 

NOLA JOLASTU:

1. Koka zaitez Doloreetako Ama Birjinaren Komentu alboan, zeinetan aurkitzen den Turismo Bulegoa, gymkanari ekiteko.

2. Mugikorrarekin karteletan dagoen QR kodea eskaneatu.

3. “JUGAR” botoia sakatu.

4. Hizkuntza aukeratu (EU-ES-EN-FR)

5. Sarrera eta arauak irakurri

Zorte on!

 

GYMKANARA ESTEKA (MUGIKORREKIN BAKARRIK): https://gymkanaturistica.com/game/?pin=Lesaka

 

 

*Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko diruz lagundutako ekimena*

*Lesakako Udalak, Gymkana Digital Turística-rekin batera aurrera eraman duen ekimena*

 

Volver arriba