Lesakako Udala - Ayuntamiento de Lesaka

KEA Ahots Taldea


Azaroak 28

KEA Ahots Taldea
Abesbatzen artean, ganbera-koru erreferenteetako bat da. 1997an sortu zen, XX. eta XXI. mendetako koru-errepertoriotik gutxien jendarteratutako harribitxiak interpretatzeko, euskal egileetan arreta berezia jarrita. Sortze beretik, emanaldi asko izan ditu, eta obra kopuru handia estreinatu, horietako asko taldearentzat propio idatziak. Mota horretako talde bakarra da Euskadin.
Urte horietan guztietan, besteak beste, Agustí Charles, Gabriel Erkoreka, Juan José Eslava, Zuriñe F. Gerenabarrena, Félix Ibarrondo, Joan Magrané, Aurélio Edler-Copes, Jesús María Sagarna, Joseba Torre, Enrique Vázquez, María Eugenia Luc, Javier Busto, Eva Ugalde, Javier Bello-Portu, Marcos Castán, Ignacio Ferrando, José Rubén Cid, David Azurza eta Xabier Sarasola egileen obrak interpretatu dituzte, tartean, estreinaldi asko. Halaber, taldeari esker interpretatu dira lehen aldiz Euskadin konpositore ospetsu askoren obrak; besteak beste, hauenak: Karlheinz Stockhausen, Arnold Schönberg, Luis de Pablo, Per Nørgård, Pascal Dusapin, Nicolas Bacri edo Morton Feldman.

Kontzertua – Egitaraua