Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Zaindu dezagun gure osasun etxea – Hitzaldia

2021eko otsailaren 26an | 18:00

Harriondoa Kultur Etxea

Ortziralean 18:00etan Harriondoa Kultur Etxean ariko dira Gabriel Txoperena Donostiako ZIUko medikua, Ruth Gonzalez Bortzirietako Osasun Zentroko zuzendaria. Elixabet Elizalde Lesakako Osasun Zentroko Erizain burua eta Nafarroako Osasun Plataformako kideak.

Bizi dugun pandemiak agerian utzi ditu Osasun sistemak zituen gabeziak, telefonozko arreta hutsa, medikuen falta, zenbait espezializaziotan hutsuneak, zentralizatzeko arriskua….. Herriek bizirik segitzeko zerbitzuak beharrezkoak dira, despopulazioa ekiditeko, herrian bizi ahal izateko. Osasun etxearen egoera, Nafarroako egoera, hurrengo asteetarako erronkak…. argitzeko Hitzaldia antolatu dugu. Zuzenean edo zeharka, denei eragiten digun gaia delako, zaindu dezagun gure osasun etxeak!!!.