Udako Ikastaroa – Hizkuntza-nahasmenduak haur elebidunen garapenean: ebaluazioa eta esku-hartzea

2024ko irailak 20 - 2024ko irailak 21

Harriondoa Kultur Etxea

    Askotariko entzuleentzako Uda Ikastaro teoriko-praktikoa da, ingurune elebidun eta eleaniztunetan aurkitzen diren hizkuntza-garapen nahasmenduak hobeto ezagutu, ebaluatu eta eskuhartzean zentratuko dena. Hiru multzotan antolatu da: Lehenengo multzoko hitzaldietan hizkuntza nahasmenduaren hautematea eta balorazioaren alderdi berriak aurkeztu eta aztertuko dira eta profesionalen prestakuntzaz hitz egingo da. Goizeko saio-bukaerako hitzaldiak Lesakan azkeneko 10 urteetan antolatu diren Jardunaldiak bultzatu dituzten kezkak, eginbeharrak eta egindako aurrerapausoak bilduko ditu.

    Bigarren saio-multzoan familiei zuzendutako hitzaldiak izango dira, mahai-inguru antzeko saio bat ere bai, guraso-elkarte desberdinetako kideek beren bizipenak eta beharrak aurkeztuko dituztena. Tailer bat ere aurreikusten da, familiak zein haurren gaitasun sozialetan trebatzekoa, eta amaieran hizkuntza-garapen nahasmendua duten haurren familiekin eskuhartzean eskarmentu handia duen nazioarteko erakunde baten hitzaldia izango da.

    Hirugarren blokea hizkuntza-garapeneko nahasmendudun haurren diagnosirako eta eskuhartzeko alderdi praktiko eta zehatzagoak izango dira hizgai nagusi. Euskaraz edota erdarazko hizkuntza-nahasmendua diagnostikatzeko tresnekiko esperientziak aurkeztuko dira.

    Informazio guztia>>>

    Volver arriba