Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Suakai – Raices

2018ko maiatzaren 19an | 19:30

Suakai – Raices

Foto evento
  • Sarreren salmenta: Entradas a la venta en Telletxea, Xagu, Oficina Cultura y Turismo
  • Zenbatekoa: 8 €

MUSIKA TRADIZIONALA

Alde egin eta inoiz etxeratuko ez zen gizon baten kontakizuna, musikarekin joan zen, itzultzeko…

Musika herrikoia eta honen bilakaeran zehar iraganera bidaiatu, ahaztuak dauden
erritmoak gogoratuz, galdutako doinuak, ikuspegi desberdin eta eguneratu batekin
orain berreskuratuak.

Elkarri lotzen diren istorioak, amaierarik ez duten ipuinak, alde egin behar izan zuen gizon baten kontakizuna. Horrela… sustraiak ahaztu ez daitezen.

IRAGANA ETA ORAINALDIA

“Raíces” diziplina desberdinak batzen dituen ikuskizuna da: musika, drama, narratiba… Pertsonai nagusiaren bitartez, venezuelar jatorria duen gazte bat, gizon baten istorioa kontatzen da. Nafarroan jaiotako gaztearen aitatxik, gudaren ostean atzerrira joan behar izaten du sekula etxera itzultzeko aukerarik izan gabe. Urte batzuk beranduago, bere biloba Nafarroara itzultzen da, oinordetzan hartutako liburuxka zahar bati esker aitatxiren oroitzapenak aurkitu eta gogora ekartzeko.

Guzti hau musika tradizionalarekin eskutik hartuta egingo du, oraingoan, biolina, biolontxeloa, eskusoinua, txistua eta perkusioarekin era berri eta desberdin batetan interpretatuta. Zuzenean jotako musikarekin milimetrikoki sinkronizatuak dauden eszena eta proiekzio desberdinekin erabat bateratuta dauden fandangoak, balsak, mazurkak eta polkak.