Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Sanferminak 2019

2019ko uztailaren 05ean - 2019ko uztailaren 10ean

Foto evento

UZTAILAK 5, ORTZIRALEA

  • 18:00: Txoznaguneko txupinazoa eta irekiera.*
  • Ondoren Txoznagunetik abiatuta “Presoak kalera” kalejira eta ekitaldia.*
  • 19:30: Txoznagunetik abiatuta Broken Brothers Brass Band taldearekin poteoa herrian zehar.*
  • 18:45: Plaza Zaharrean Lesakako Musika Bandaren Kontzertua Lesakako Erraldoi Konpartsak lagunduta.
  • 22:30: Txoznagunean Kontzertuak: KASKEZUR, ZAZKEL, SKASTI. *

*Txozna batzordeak antolatutako ekitaldiak txozna gunean burutuko dire.

UZTAILAK 6, LARUNBATA, BEZPERA EGUNA

  • 10:30: Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira; Harrionda-Andra Mari Egoitza-Udaletxea.
  • 12:00: Herriko-Etxetik igoko den altxaferoaren eztandak emanen die hasiera aurtengo besteei. Ordu  berean txistulariek, soinulariek, trikitilariek, Elutxa Txarangak eta haur ttikien danborradak girotuko dizkigute herriko kaleak euren soinu alaiekin.
  • 17:30: Frontoian, “Tantirumairu Euskal Folklore Taldea”ren erakustaldia.
  • 20:00: Altxaferoa bota ondoren danborrada nagusia abiatuko da, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, danbor-jole eta soinulari, Lesakako Banda eta guztiz, herri osoari itzulia emanez kalez kale.
  • Gauez  Musika Plaza Zaharrean “TRIKIDANTZ” taldearekin.
  • 00:00: Txoznagunean Tirri and Tery.*

*Txozna batzordeak antolatutako ekitaldiak txozna gunean burutuko dire.

UZTAILAK 7, IGANDEA, FERMIN DONEAREN EGUNA

  • 08:30: Ezpatadantzarien meza ixila. Joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz eginen da.
  • 10:30: Udalbatza bertze agintariekin, Ezpatadantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herrikoetxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri guzitik prozesioa. Ibilaldia berriro Elizan burutu ondoren, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko dira Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den “ZUBIGAINEKOA” dantza ikustera, XV. mendean lesakarren artean lortu zen bakea oroitarazten diguna. Berehala, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko-etxera igan aintzinean.
  • 18:00: Bezperak;  Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondoren, eta ohiturari jarraiKI, DANTZARIEK ZANTZOMONONA (MUTIL-DANTZA), ESKU-DANTZA, AURRESKUA eta JOTA ETA PORRUSALDA dantzatuko dituzte.
  • 19:30: Plaza Zaharrean, bertso jaialdia, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Joanes Ilarregi eta Maddi Ane Txoperena. Gai jartzailea: Josu Sanjurjo.
  • 21:30: Txoznagunean Iluntze akustikoa.*
  • Gauez: Musika Plaza Zaharrean “TXIMELETA” Taldearekin.

*Txozna batzordeak antolatutako ekitaldiak txozna gunean burutuko dire.

UZTAILAK 8, ASTELEHENA, PEÑEN EGUNA

  • 08:30 Diana Lesakako Gaiatariekin.
  • 09:00: Peñen gosaria.
  • 10:00: Peñen danborrada, Elutxa Txarangarekin,
  • 12:00: Betizuak Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin.
  • 17:00:Haurrentzako SAKAko zezen ttikiak eta poniak Eltzeta Plazan..
  • 18:00: Peñen kontzentrazioa Elutxa Txarangarekin Peñen jeitsierarako.
  • Arratsaldez eta Gauez: “LAKET” taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.

————————-

Oharra: Udalak ez ditu bere gain hartuko 16 urtetik behitikoek zezen ikuskizunetan (betizuak) izan ditzazketen istripuak. Martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 10.5.d. artikuluan xedatutakoaren arabera.

UZTAILAK 9, ASTEARTEA,  HAURRAREN EGUNA

  • 08:30: Diana Lesakako Gaiatariekin.
  • 10:30: Haur eta gurasoen danborrada, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, Baztango erraldoi eta gaitariak eta Elutxa Txarangak lagunduta. Ondoren Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren Kalejira goiko auzoetara.
  • Ondoren haurrentzako entzierroa Plaza Zaharrean.
  • Goiz eta arratsalde: Haur ikuskizunak Eltzeta plazan.
  • 12:00: Betizuak, Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin.
  • 14:30: Txoznagunean gazte bazkaria.*
  • Ondotik kantu arratsaldea Pitxi eta Olaiarekin.*
  • 18:00etan: Frontoian eskuzko pilota partidu profesionalak.
  • 18:30: Txoznagunetik abiatuta Joku karro-poteoa.*
  • 18:00: Bankako Menditarrak Alhondigan.
  • 18:00: Irubidetik abiatuta “Batzukada” Lesakako Batukada taldearekin kalejira.
  • Arratsaldez Elutxa Txaranga kalez kale.
  • Arratsaldez eta Gauez: “OHARKABE” taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.
  • 23:00: Txoznagunean DJ Bull.*

*Txozna batzordeak antolatutako ekitaldiak txozna gunean burutuko dire.

—————————–

Oharra: Udalak ez ditu bere gain hartuko 16 urtetik behitikoek zezen ikuskizunetan (betizuak) izan ditzazketen istripuak. Martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 10.5.d. artikuluan xedatutakoaren arabera.

 

UZTAILAK 10, ASTEAZKENA, BIKOTEEN  EGUNA

  • 08:30: Diana Lesakako Gaiatariekin.
  • 10:00: Lesakako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira beheko auzoetara.
  • 11:00: Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Nafarroako Jotak. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua.
  • 11:00: Haurrentzako entzierroa Harriondoan.
  • 11:30:  “Vademecun” haurrentzako zirku-ikuskizuna Harriondoan.
  • 12:00: Betizuak, Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin.
  • Herri Bazkaria Eltzeta Plazan.
  • 17:00: Haurrentzako ekintzak Beheko Plazan. Antolatzailea Eskol Ttiki ludoteka-Lagunekin Jolasean.
  • 18:00: Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak.
  • 20:00: Txakaindik jeitsiera, ZORTZIKO doinuarekin.
  • 20:00: “Guateke Band” taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.
  • Gauez: “TXAMUKOS MARIATXIAK” taldea Plaza Zaharrean.
  • 00:00: Txoznagunean Gaixoa ni? Gaixoa zu!*
  • 01:00: JAI-HILAK  Elutxa Txarangarekin.

*Txozna batzordeak antolatutako ekitaldiak txozna gunean burutuko dire.

————————–

Oharra: Udalak ez ditu bere gain hartuko 16 urtetik behitikoek zezen ikuskizunetan (betizuak) izan ditzazketen istripuak. Martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 10.5.d. artikuluan xedatutakoaren arabera.

SANFERMINAK_2019_ALDIZKARIA