Sanferminak 2018

2018ko uztailak 6 - 2018ko uztailak 10

Foto evento

    ZTAILAK 6, ORTZILA, BEZPERA EGUNA

    • 10:30: Lesakako Buruhandi eta Erraldoien Konpartsaren kalejira. Harriondoa-andra Mari-Udaletxea.
    • 12:00: Herriko-Etxetik igoko den altxaferoaren eztandak emanen die hasiera aurtengo besteei. Ordu  berean txistulariek, soinulariek, trikitilariek, Elutxa Txarangak eta haur ttikien danborradak girotuko dizkigute herriko kaleak euren soinu alaiekin.
    • 17:30: Frontoian, “Tantirumairu Euskal Folklore Taldea”ren erakustaldia.
    • 20:00: Peña guzien ordezkariak altxaferoa bota ondoren danborrada nagusia abiatuko da, Erraldoi eta Buruhandi, danbor-jole eta soinulari, Lesakako Banda eta guztiz, herri osoari itzulia emanez kalez kale.
    • Gauez  Musika Plaza Zaharrean “TRIKIDANTZ” taldearekin.

    UZTAILAK 7, LARUNBATA, FERMIN DONEAREN EGUNA

    • 08:30: Ezpatadantzarien meza ixila. Joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz eginen da.
    • 10:30: Udalbatza bertze agintariekin, Ezpatadantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aintzinean dituztela, abiatuko dira Herrikoetxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri guzitik prozesioa. Ibilaldia berriro Elizan burutu ondoren, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko dira Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den “ZUBIGAINEKOA” dantza ikustera, XV. mendean lesakarren artean lortu zen bakea oroitarazten diguna. Berehala, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko-etxera igan aintzinean.
    • 18:00: Bezperak;  Elizarako eta Elizatik joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du.
    • Bezperak akitu ondoren, eta ohiturari jarraituz, Ezpatadantzari taldeak MUTIL-DANTZA, NESKA-DANTZA, AURRESKU eta JOTAK dantzatuko ditu Plaza Zaharrean.
    • 19:30: Plaza Zaharrean, bertso jaialdia, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Xabier Terreros, Ander Fuentes “Itturri”. Gai-jartzailea: Eneko Fernandez.
    • Gauez: Musika Plaza Zaharrean “GABENARA” Taldearekin.

    UZTAILAK 8, IGANDEA, PEÑEN EGUNA

    • 09:00: Peñen gosaria
    • 10:00: Peñen danborrada, Elutxa Txarangarekin,
    • 12:00: Betizuak, Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin.
    • 17:00: Plaza Zaharrean haurrentzako ikuskizuna.
    • 18:00: Peñen kontzentrazioa Elutxa Txarangarekin Peñen jeitsierarako.
    • 20:30: Txamukos Mariatxiak Plaza Zaharrean.
    • Gauez: “TXIMELETA” taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.

    ————————-

    Oharra: Udalak ez ditu bere gain hartuko 16 urtetik behitikoek zezen ikuskizunetan (betizuak) izan ditzazketen istripuak. Martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 10.5.d. artikuluan xedatutakoaren arabera.

    UZTAILAK 9, ASTELEHENA,  HAURRAREN EGUNA

    • 10:30  Haur eta gurasoen danborrada Elutxa Txarangak lagunduta.Ondoren Haurrentzako entzierroa Plaza Zaharrean.
    • Goiz eta arratsalde: Haur ikuskizunak Eltzeta plazan.
    • 12:00: Betizuak, Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin.
    • 18:00etan: Frontoian eskuzko pilota partidu profesionalak.
    • 19:00etan: Plaza Zaharretik abiatuta “Batzukada” Lesakako Batukada taldearekin kalejira.
    • Arratsaldez Elutxa Txaranga kalez kale.
    • Arratsaldez eta Gauez: “IRATZAR” taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.

    —————————–

    Oharra: Udalak ez ditu bere gain hartuko 16 urtetik behitikoek zezen ikuskizunetan (betizuak) izan ditzazketen istripuak. Martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 10.5.d. artikuluan xedatutakoaren arabera.

     

    UZTAILAK 10, ASTEARTEA, BIKOTEEN  EGUNA

    • 11:00: Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Nafarroako Jotak.. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua.
    • 11:00: Haurrentzako entzierroa Eltzeta Plaza-Plaza Zaharra.
    • 12:00: Betizuak, Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin.
    • 12:00:  Haurrentzako SAKAko zezen ttikia eta poniak Eltzetako Plazan.
    • 17:00: Haurrentzako jarduerak Beheko Plazan. Antolatzailea: Eskol-Ttiki ludoteka – Lagunekin Jolasean.
    • 18:00: Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak.
    • 20:00: Txakaindik jeitsiera, ZORTZIKO doinuarekin.
    • Arratsaldez eta gauez: “OHARKABE” taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.
    • Ondoren: JAI-HILAK  Elutxa Txarangarekin.

     

    ————————–

    Oharra: Udalak ez ditu bere gain hartuko 16 urtetik behitikoek zezen ikuskizunetan (betizuak) izan ditzazketen istripuak. Martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 10.5.d. artikuluan xedatutakoaren arabera.

     

    Volver arriba