Organo eta Biolontxelo Kontzertua

2021eko martxoak 14 | 17:30

San Martin Parrokia

    KONTZERTUA

    BIOLONTXELOA&.ORGANOA Lesaka, 2021eko martxoaren 14a, 17:30tan San Martin elizan

    OLEG SARAPULOV                    (BIOLONTXELO)

    IGNACIO ARAKISTAIN   (ORGANO)

    ANTOLATZAILEA: Asociación Amigos del Órgano Roqués de Lesaka

    LAGUNTZAILEA:   Lesakako Udala

    BIOLONTXELO ETA ORGANO KONTZERTUA

    Erromantizismo amaieratik, musika garaikidera

    Biolontxeloa eta organoa, betidanik estuki loturiko bi instrumentu izan dira. Baxu jarraitua konpartitzen zuten garaietatik, musika errenazentista eta barrokoan, bien arteko tinbreen baturak, emaitza ezin txukunagoak eskaini izan ditu. Oinarri hori hartuz, Ignacio Arakistain eta Oleg Sarapulov musikariek, beraien musika tresnak uztartzea erabaki zuten ikasturte hasieran, horretarako ganbera musika ikasgaia partekatuz, Karsten Dobers maisua begirale fin izanik, klase hauetan.

    Egitarau honetan proposatzen dena, bidaia sonoro bat da. Camile Saint-Saëns bezalako konposatzaile ezagunak, garaian mespretxatuak eta ahaztuak izan ziren Günter Raphael edo hain ezagunak ez zaizkigun Joseph Jongen edo Josef Rheinbergerrekin uztartzen ditugu, Sofia Gubaidulina garaikidearen lan batekin itxiz gure programa. Lan zerrenda honi, inongo arazorik gabe, zerbait barrokoa ere gehi diezaiokegu, bi instrumentu hauek besarkatzen duten errepertorioa zabal bezain aberatsa baita.

    Lesakako parrokiako Roqués organoaren bizitasuna, biolontxeloaren soken sakonera eta transmisio ahalmenarekin bat eginik, kontzertu dotore zein sentigarria sortu dezakegulakoan gaude. Formazio hau, gainera, ez da oso ohikoa gure lurraldean; azken urteotan haize instrumentuekin gehiago lotzen baita organoa. Guk, ordea, apustu irmoa egin dugu lan eder hauek joaz, ganbera talde hau zabaldu eta erakusteko.

    EGITARAUA

    *Preludio y fuga en Mib mayor, BWV 552 ………..J. S. Bach (1685-1750)

    Prière, Op. 158……………..……….………………..C. Saint-Saëns (1835-1921)

    Three pieces from Op. 150………………………J. Rheinberger (1839-1901)

     Abendlied, Pastorale, Elegie

     Adagio for violin and organ………………………….…A. Caplet (1878-1925)

    In croce……………………………………………………………S. Gubaidúlina (1931)

     Humoresque, Op. 92……………………………………….J. Jongen (1873-1953)

     *Organoa bakarrik / Solo órgano

     Oleg Sarapulov Biolontxeloa

    Ignacio Arakistain Organoa

     

     

     

     

     

     

     

     

     

    Volver arriba