Kultur 2023 – Burutik

2023ko abuztuak 25 | 20:00

Lesaka

    Iruñeko talde gazte hau eskusoinuak eta ahots jokoak markatzen dute. Instrumentu tradizionala gainerakoekin (gitarrak, baxua eta bateria) fusionatzen dute, bere alde melodikoaz haratago, horrela soinu harmoniko trinkoa lortuz, sintetizadore batek edo gitarra batek egin lezakeen bezala. Bestalde, proposamenari indarra ematen dion zerbait lau ahotsen artean sortzen diren harmoniak dira. Taldearen ibilbide laburrean bi album argitaratu dituzte, bi single: Paradisua (2020), kritika soziala ardatz duena; Hamabost Segundu (2022), musika kontsumitzeko moduei buruzko gogoeta egin zuena; eta Zerua eta Zorua, Hiru Kanta Bakardadeari, hiru abestiko multzo kontzeptuala. Bertan, baliabide musikal eta teknologiko berrien aldeko apustua egiten dute.

    Volver arriba