KULTUR 2021 – Tenpora-Berriro asma nazazu

2021eko abuztuak 6 | 20:00

    Tenpora Tolosaldean sortutako talde bat da. Ibilbide zabaleko bost musikarik osatua, proiektu hau 2012an abiatu zen eta bi disko luze argitaratu dituzte (Mundu berria, 2014an eta Itzulika, 2017an).Taldearen konposizioa eklektikoa da eta musika aldetik aberatsa. Ez zen besterik espero ikusita taldekideak askotariko proiektu eta taldeetako parte direla.Estilo eta sentiberatasun horiek taldeari nortasun propio eta berezia eman diote, arrastoa uzten duen nortasuna. Taldearen musika sailkaezina da, taldea etengabeko bilaketan murgilduta baitago. Hala ere, beren soinuaren esentziari eta nortasunari eusten diote. Aldiz, musika-adituek diote kantuek popetik eta jazzetik edaten dutela eta musika elektronikoan eta rock progresiboan barneratzen direla. Proposamenaren kalitatea, zuzeneko indarra eta kantuetan agerikoa den egonkortasuna, batetik, eta taldearen sendotasun eta edertasuna, bestetik, dira entzuleek zein kritikak adierazi dituzten kualitaterik behinenak.Aitor Etxeberria ekoizle dutela, hirugarren diskoa aurkeztu dute: Berriro asma nazazu. Talde gisa jadanik zuten ibilbide sendoa berrestera datorren lan paregabea.

    Kultur 2021>>>

    Volver arriba