Joseba Irazoki & Lagunak

2022ko apirilak 2 | 19:30

Harriondoa Kultur Etxea

  • Zenbatekoa: 7 €

Joseba Irazoki futbol jokalaria izango balitz, partida nahasienetan ere baloia ukitzen duten aldioro jokaldi magiko bat sortzeko gai diren jokalari horietako bat litzateke. Eta hala jazo da oraingoan berriz ere. Josebak ahobete hortz utzi gaitu, metro karratu batean driblina egin eta gero, berak baino beste inork antzemateko gai ez den hutsune zabal bat irekitzen du pasea eman du. JIEL III izugarrizko pazientzia eta jakituriaz landutako 9 doinuen bilduma da. Disko heldua, bai, funtsean Joseba eta bere ohiko lagun taldearen soinu ezagun eta nahastezinez osatua, baita ere, baina inola ere ez erosoa edota konformista. Lerro arteko informazioaz beteta dator eta geuri dagokigu entzunaldien poderioz aurkitzeko gai izatea, abesti guziak eta bere ondoan aritzen diren musikari guziak hobetzen dituen mugimendu magiko eta antzemaezin horiei adi beti.

Volver arriba