Jendeaurreko komunikazio Ikastaroa

2024ko apirilak 20 - 2024ko apirilak 27 | 10:00-13:30

Harriondoa Kultur Etxea

    Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak jendaurrean komunikatzen ikasteko ikastaroa antolatu du Bortzirietako emakumeentzat*.

    III. Berdintasun Planaren “Emakumeen ahalduntze” esku-hartze arloaren jarduera dugu.

    Ikastaroan jende aitzinean eroso eta seguru aritzeko tresnak landuko dira. Esperientziak, mugak, oztopoak, lotsak eta beldurrak konpartitzeko espazioa izanen da, trebakuntzarako proposamenak ezagutu eta praktikatzeko aukera izanen da ere.

    Ikastaroa begirada feministatik eginen da emakume* izateak jende aitzinean hitz egiteko garaian nola baldintzatu duen ulertzeko eta hortik abiatuta gaitasun komunikatiboei begiratu eta adierazpidea lantzeko teknikak landuko dira.

    Bi egunetako ikastaroa Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eginen da 10:00etatik 13:30era eta Aitziber Campion Ganboak emanen du (Trebatus).

    Plaza mugatuak izanen dira, eta apirilaren 16a izanen da izena emateko azken eguna. Prezioa: 10 euro.

    Izen ematea 722 69 30 78 zenbakira deituz edo berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera idatziz egin behar da.

     

    Volver arriba