Hirugarren Sektorearen mahaia

2023ko ekainak 26 | 14:30

Udal Pleno Aretoa

    Azken hilabeteetan Lesakako Udalak, sortutako Hirugarren Sektorearen Mahaiarekin lankidetzan, udalerriko merkataritzaren eta zerbitzuen egoerari buruzko ikerketa bat aurrera eraman du 🔎

    Orain, ikerketa horren diagnostikoa eskutan izanik, ekintza plan bat diseinatu eta aurrerapausoak eman nahi dira, Lesakako hirugarren sektorea bizirik mantentzeko, etorkizun oparoa bermatuz, epe motz, ertain eta luzera 📈

    📣 Horretarako, eratu den Hirugarren Sektorearen Mahaiarekin batera bilera bat prestatu du udalak: ekintza-proposamen ezberdinak aurkezteko eta eztabaidatzeko. Hau, astelehenean, ekainaren 26an, arratsaldeko 14:30etan izango da Udaletxeko Pleno Aretoan.

    Bilera komertzio, zerbitzu, ostalari eta herritar guztiei irekia izango da. Animatu eta parte hartu!!!

    Volver arriba