“Eresia. Lurra arin bekizu, ama” Antzerkia

2022ko irailak 18 | 19:00

Harriondoa Kultur Etxea

  • Zenbatekoa: 5 €

Udalbiltzak sustatutako eta antolatutako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan, Oier Zuñigak, Eneko Gil dantzariarekin eta Belen Cruz aktorearekin batera antzeztutako lan honek, ama baten galtzearen duelua antzezteko asmoa du, antzerkia eta dantza tartekatuz.

Sinopsia

Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat… lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko. Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin? Nola agurtu? Nola begiratu bizitzari? Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna?.
Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.

Iraupena: 65 min

Fitxa artistikoa:
Ideia originala eta zuzendaritza OIER ZUÑIGA
Antzezleak ENEKO GIL, BELEN CRUZ, OIER ZUÑIGA

Fitxa teknikoa:
Soinu eta argi teknika MIKEL UNAMUNZAGA
Argi diseinua FERMIN IZKO
Jantziak FRAN DUSSOURD
Eszenografia OREKARI ESTUDIOA
Kantugintza IHITZ IRIART

Volver arriba