DNA 2024-Dantza Emanaldia “Luz Negra” Dinamo Danza

2024ko apirilak 27 | 19:00

Harriondoa Kultur Etxea

  • Zenbatekoa: 6 €

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako programa artistiko bat da DNA, Baluarte Fundazioarekin lankidetzan, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu.

Programa honen barruan, apirilaren 27an, Dinamo Danzaren “Luz Negra” emanaldia izanen da Lesakan.

Argia da mundua ulertzeko informazio mezulari nagusia, eta, hala ere, unibertsoko erakunde enigmatikoenetako bat da. Giza begiaren bidez ikus daitekeen argi zerrenda gizakiak ezagutzen duen espektro osoaren zati txiki bat baino ez da.

Argi beltza proposamen koreografiko bat da, ikusten ez dugun argia aipatzen duena, hau da, egon dagoen eta ikusgaiari zentzua ematen dion zati ikusezina.

Zientziak eta arteak elkarri eskua ematen diote argiaren izaera fisikoan inspirazioa bilatzeko, eta eguneroko fenomenoen poetikarekin jolasteko, egunerokotasunagatik oharkabean pasatzen baitira.

Sarrerak www.lesaka.eus, Lesakako Udalako kultura bulegoan eta egunean bertan sarreran.

Volver arriba