DNA 2023 – Dinamo Danza -Carmen Larraz “Luz Negra 5778K”

2023ko irailak 29 | 19:30

Harriondoa Kultur Etxea

    Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako programa artistiko bat da DNA, Baluarte Fundazioarekin lankidetzan, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu. 2023ko edizio honetan egonaldi bat Lesakako Harriondoa Kultur Etxean garatu da uztailaren hasieran eta azkeneko aste hauetan. Egonaldi honetan sortutakoa erakusteko

    asmoz, ortziralean, irailak 29, 19:30etan, erakustaldi ireki bat eginen da Harriondoa Kultur Etxeko aretoan.

    “Erakusketa honetan, argiaren portaeran bereziki liluragarriak iruditu zaizkigun alderdiak partekatu nahi ditugu,
    baita horiek dantzara eta konposizio koreografikora nola eraman ditugun ere.
    Zuen begirada prozesuan kontatzea gustatuko litzaiguke, aberasteko asmoz.
    Dinamo Danza
    Sorkuntza eta interpretazio koreografikoa: Alec Lechster, Lorenzo Avolio eta Carmen Larraz
    Argien sorkuntza: Andoni Mendizábal
    Musika: Hilario Rodeiro, RIval Consoles
    Jantziak: Illazki Martirena
    Laguntza zientifikoa: Joaquín Sevilla
    Zuzendaritza: Carmen Larraz”
    Volver arriba