Dardarizoak. Musika txundigarria saxo eta organoarentzat

2024ko maiatzak 26 | 18:30

Tourseko San Martin Parrokia

  • Zenbatekoa: 5 €

Dardarizoak kontzertuan gozatuko ditugun hainbat xehetasuni egiten die erreferentzia. Lehenik eta behin, pieza batzuen izaera: sutsuak, distiratsuak, malenkoniatsuak edo argitsuak, baina beti harrigarriak. Pieza horiek, kasu batzuetan, organorako transkripzioak dira, bestela Lesakako San Martin bezalako leku batean adituko ez lirakeen obretatik datozenak, eta organoan hagitz ongi funtzionatzen dutenak. Beste xehetasun interesgarri eta bitxi bat gure inguruko organo-kontzertuetan errepertorio honek duen ezohikotasunari buruzkoa da. Eta azkenik, hirugarren interesgune bat Lesakako Roqués organoaren alderdi batzuk aurkitzean datza, oraindik agerian utzi ez direnak, hala nola baliabide gehiago dituzten organoei printzipioz egokiagoak zaizkien musika-obrei kaudimenez aurre egiteko gaitasuna.

Egia esan, Lesakako San Martin elizako organoa, 1950 baino lehenagoko egituran zaharberritu berria, ez du erregistro kopuru bereziki deigarririk, baina, aldiz, hagitz ongi pentsatutako konbinazio tinbriko baten aurrean gaude, eta musika-baliabideen erabilera hagitz adimentsu baten aurrean. Horri bere eraikuntzaren eta xehetasun artistikoen kalitatea gehitzen badiogu, horrelako tresna batengandik hasieran espero zitekeenaz haratago joateko aukera eskaintzen zaigu. Oscar Candendok Lesakako organoaz eta honek eskualdeko kulturan duen ezarpenaz egindako Oroitzapenak eta birtopaketak, 1893-2023 dokumentalean ondo zehazten duen bezala, organo batean garrantzitsuena kalitatea da. Halakorik dagoenean, instrumentuaren aukerak zabalak dira, are handiagoak baliabide gehiago baina kategoria txikiagokoak dituzten organoetan baino.

Dardarizoaken programa esparru kultural desberdinetako lanek osatzen dute, baina garai berekoak: XX. mendea, estetika kontuetan hain anitza suertatu zena, hagitz ongi islatzen dena entzungo den musikan.

Joan den mendeko klasizismo britainiar bikaineko musika-lanetatik osagai exotiko eta jazzistiko nabarmena duten piezetara bidaiatuko dugu, XX. mendeari berezko nortasuna eman dioten bi korronteraino. Organoari ezagunak egingo zaizkigun melodiak eta harmoniak entzungo dizkiogu, baina beste musika-konbinazio batzuetan interpretatuta, hala nola Barberren Adagio para cuerdas lanean, erreferentziazko lan zinematografikoetan edo New Yorkeko dorre bikien 2001eko atentatuetako omenaldietan erabilitakoa. Edo Jupiterri eskainitako zenbakia, Gustav Holst-en The planets suitekoa, zirraragarria, harrabotsa eta ospetsua. Saxofoien bi bertsioen arteko ezberdintasunak ikasteko aukera izango da, altukoa eta sopranoarena, eta organoaren soinuekin egindako muntaia apartaz gozatzeko aukera. Eta une bat izango dugu guregandik hurbilen dagoen musika bisitatzeko, baita alderdi askotan maitagarriena dena ere; musika hori, oraingo honetan bai, iragan mendearen erdialdean Lesakako organoarena bezalako testuinguru estetiko eta are sozial baterako sortua dago.

Espero dugu proposamen hau erakargarria izatea eta tresna lesakar bikainarentzat esperimentaziorako beste bide batzuk irekitzen laguntzea, oraindik hainbertze esateko duena eraikitze eta garatze urteetan ezagutu duenaz oso bestelako testuinguru batean.

Volver arriba