Bost Teilatu – Filme emanaldia

2022ko irailak 11 | 19:00

Harriondoa Kultur Etxea

    Bost teilaturen azpian jasotako bost istorio labur. Nork bere etxean Krak egin duten Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michelle paristarrak jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen Hitzak eta nortasunaren
    gaineko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko Erlojupekoa lehiatzen duen mezularia
    eta, azkenik, tentsioz eta arriskuz betetako Muga inguruan, babestuko duen teilatu baten bila
    dabilen Kamaru gazte afrikarraren ezinegona.

    Volver arriba