Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Bemola Ipuin Musikala

2020ko abenduaren 26an | 18:00

Harriondoa Kultur Etxea

Zenbatekoa: 3 € (Telletxea / Xagu)

Haur ikuslegoari zuzendutako musika ikuskizuna.

“Bemola” ikuskizun pedagogiko musikal bat da, Enigma hirukoteak eskaintzen duena. Bemola gure laguna eguerdi ondoko kuluxkatik jaiki berria da eta zerbait harrigarria gertatu zaio, bat-batean ez du kolorerik ikusten, dena zuri-beltzean ikusten du. Baina ohartu da honek ez duela triste jartzen, ez du negar egiteko gogorik, ezta irri egiteko gogorik ere, ez du sentitzen. Ez da ezeren beldur eta ez du nekerik sentitzen. Koloreak eta sentimenduak galdu ditu. Gai izango gara musikaren bidez Bemola lagundu eta koloreak eta sentimenduak berreskuratzeko?.
Ikuskizuna haurrei zuzendutako tailer batekin hasiko da, eta bertan kontzertuan zehar ezinbestekoa izango den abesti bat ikasiko dute: haurrek hau kantatu beharko dute Bemolak kolore eta sentimendu bat berreskuratu dezan. Honen bidez haurrekin patroi erritmikoak landuko dira gorputz perkusioaren bidez.
Sentimendu bakoitza berreskuratzeko hirukoteak hau islatzen duen musika obra bat joko du, eta modu honetan kolore bat ere berreskuratuko dute.

ENIGMA HIRUKOTEA
Enigma hirukoteko partaideak hurrengo hauek dira: Raquel Ortega Ilarregui (arpa), Olatz Rojo Larralde (zeharkako txirula) eta Sergio Eslava Arraiza (saxofoia eta pianoa). Hiru partaideak Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan ezagutu zuten elkar eta orduz geroztik elkarrekin jotzen dihardute. Betidanik haur ikuslegoarengan interesa izan dute, eta izaera didaktikoa duten ainbat kontzertu eman dituzte, izaera orokorra duten kontzertuekin aldizkatuz.
Ezohizko musika tresnen konbinazioak ez du ikuslegoa hotz utziko, eta txikienentzat bereziki aberasgarria da, musika tresna deigarri eta askotarikoengatik.