Ahotsa, tronpeta eta organo kontzertua

2022ko martxoak 5 | 18:00

Tourseko San Martin Eliza

    LESAKA, 2022ko Martxoaren 5ean, 18:00tan, San Martin elizan.
    Maria Martinek (sopranoa), Iñigo Oconek (tronpeta) eta Gerardo Rifonek (organoa)
    kontzertu anitz bat eskeintzen dute. Musika barrokotik hasita (J S Bach, G. F. Händel, H.
    Purcell), Erromantizismotik pasatuz (F. Mendellsohn, G. Rossini), musika unibertsal
    garaikidera hurbilduko gara (E. Morricone, L. Cohen), Euskal musikara J Guridi, X. Lete
    eta B. Lertxundiren eskutik iritsiz, errepertorio lirikoko obra oso ezagunak eskainiko
    dizkigute.
    Laburbilduz, kontzertua garai eta musika estilo ezberdinetan zehar egindako bidaia da.
    Musika sakratutik hasi eta opera eta euskal kanturantz abiatuko da. Helburua ahotsaren,
    organoaren eta tronpetaren aukerak erakustea da.

    KURRIKULUMAK 2022 Martxoak 5

    EGITARAUA

    Ave María- G. Caccini **
    Bach BWV 972 (1go mugimendua)- A. Vivaldi/J. S. Bach ***
    Jerusalem! Die du tötest die Propheten (Paulus op. 36)- F. Mendelssohn **
    Let the bright Seraphim (Samson)- G. F. Haendel *
    Thy hand, Belinda… when I’m laid (Dido y Aeneas)- H. Purcell **
    O salutaris ostia (Petite messe solennele)- G. Rossini **
    Garizuma luzerik (10 melodías vascas)- J. Guridi *
    Ala baita (10 melodías vascas)- J. Guridi *
    Nella fantasia- E. Moricone *
    Hallelujah- L. Cohen*
    Xalbadorren heriotzean- X. Lete *
    Nere herriko neskatxa maite- B. Lertxundi *

    Volver arriba