Europako Musikari Gazteen XII. Jaialdiko Mikroegoitza izanen da Lesaka

Noticias

EMUSIK 2016 EUROPAKO MUSIKARI GAZTEEN XII. JAIALDIKO MIKROEGOITZA IZANEN DA LESAKA

Iragarri bezala, atzo, astelehena, maiatzak 18, 13:00etan, Lesakako Udal Pleno Aretoan, Maider Arrietak, Lesakako Udalaren izenean,  eta Mikel Matek,  Donostiako Musika eta Dantza Eskolaren izenean, EMUSIK 2016 proiektuaren barruan Lesaka mikroegoitza izateko hitzarmena sinatu zuten.

emusik2016     emusik2016-1

EMUSIK Europako musika jaialdi bat da, eta Donostian izango da haren hamabigarren edizioa. Europako Musika Eskolen Elkarteak antolatutako jaialdi honek, Donostia Europako Kultur Hiriburua izango dela aprobetxatuta, 2016ko maiatzaren 6an eta 7an Europako 10.000 musikari gazte baino gehiago bilduko ditu gure hirian, Euskadiko beste hainbeste musikarirekin arituko direnak.

Informazio gehiago>>>

Volver arriba