Tourseko San Martin Eliza

Eliz-Ondarea

Nafarroako Monumentuen Katalogoaren arabera, Nafarroako elizarik monumentalenetarikoa da Lesakakoa, eta katedralen antzeko dimentsioak ditu barnealdean.

Muino-gainetik, herri osoa hartzen du bere menpe, habearte horizontalaren bitartez, eta azpian duen dorretxearekin kontrastea egiten du.

XVI. XVII. eta XVIII. mendeetan egindako lanen emaitza da gaur egun ezagutzen dugun eraikina. Hasieran (1561eko maiatzaren 6a), lehenagotik omen zegoen eraikina -gaur egun desagertu dena- handitzea zen asmoa, aldare nagusiaren aldea eta transeptua eginez. 1632an, eraikina berriz eraikitzeko beharraz jabetu ziren.

Hiru mendetan zehar egina izan arren, batasuna du elizak, bai kanpoaldean bai barnealdean. Errate baterako, izar-itxurako ganga gotikoa dago eliza osoan.

Transeptuaren bi sarreretako batean, menditik hurbilen dagoenean, jatorrizko sarrera nagusiari dagozkion erliebe-lanak ikusten ahal dira; jatorrizko bekatua irudikatzen dute.

Barnealdean, aldare nagusiko erretaula nabarmentzen da, Tomas Jauregik egina; rococo estiloko zenbait eskulturaz apaindu zuen. Juan de Barrenechea y Agirre lesakarrak ordaindu zituen erretaula eta elizako bertze elementuak; Guatemalatik bidali zituen hark lan horiek.

Bertzalde, organo erromantiko garrantzitsu bat ere badu elizak, “Manuel Roqués y hermano” delako batek Zaragozan eraikia (1891) eta Amezua etxeak eraberritua (1950). Kalitate bikaineko hodia du, eta Lesakako elizan akustikarik onena izatea ahalbidetzen du horrek.

Organo hau, bost erretaulak eta bertze pieza batzuk Interes Kulturaleako Ondarea izendatuak daude. Horretaz gain, Juan de Barrenetxek Guatemalatik bidalitako zilargintza multzo ederra kontserbatzen du, baita artelan zahar batzuk ere.

INFORMAZIO GEHIAGO

Bisitaria Nafarroako erlijio-monumendu nabarmenetako batera ailegatu da. Kokapena bera, Lesakako baserria menderatuz, pribilegiatua da. Bere aurkikuntzak, igoera arin baten ondoren, mirestuak eta pozik uzten gaitu. Aipatzekoak eliza hau eraiki ahal izateko lagundu zuten belaunaldi guziak eta urteetan zehar pareta hauen barruan fedea sendotzen joan diren guziak.

Eliza honen eraikuntza arazo tekniko eta ekonomikoengatik urteetan luzatu zen. Lanak 1561. urtean hasi eta 1737. urterarte luzatu zirela jasota geratu da, dorrea eta aurrealdea urte honetan bukatzen zirelarik. Arkupean bukaerako urtea irakur daiteke. Prozesu luze hau dela eta hainbat harginek parte hartu zuten elizaren eraikuntzan. XVI. Mendeko Juan de Butano eta XVIII. mendeko Andres Zabala aipatu daitezke. Elizaren neurriak sekulakoak dira, 29 m luze, 13,20 m zabal, eta altuera 24 m.

Bi arte-unek finkatzen dute arkitektura hau. Barruan beranduko gotikoa da nagusi eta dorrea eta portadari esker kanpoan barrokoa gailentzen da. Kanpandorreak gordetzen du aberastasun guzia. Bertan lau harrizko eskultura, Karmengo Amarena, Rosario, Santa Barbara eta Santa Agedarenak. Portadaren dotoretasuna landare-gaiak, aingeruak eta gai-arkitektonikoak osatzen dute, San Martin, Tourseko apezpikua, elizaren titularraren irudia nagusitzen delarik. Gainerako kanpokaldean, -XVI. Mendekoa-, soiltasuna da nagusi, hargintza lan ederrak eta neurriak nabarmenduz. Elizak beste bi portada ditu, gustu errenazentistakoak. Barrura sartzerakoan leku sakratu batean sartzen gara, Gure Aitaren etxera, hainbat belaunaldin eskuzabaltasunak era berexiaz dotoretu duena. XVI mendean gangak eraiki ziren, trabadura aberatsa eta nerbioetan oroigarri gotikoak erabiliz. XVIII mendeko barrokoak erretaulu eta egurrezko eskulturentzako marko ederrak utzi ditu. Erretaulu nagusia, Rosario eta Soledadekoa, 1748. Juan de Barreneche Jaunak, Lesakarra bainan Guatemalan bizi zenak eginiko dohaitza bati esker egin ziren. Egurra bezala intxaurrondoak eta gaztainondo pinuak erabili ziren. Tomas de Jáuregui gipuzkoarra izan zen arretaulu nagusiaren egilea. 1751 eta 1757 urte artean egin zuen, eskulturak bertze artista batek egiten zituen bitartean. Enkarguaren garantziaz jabetzeko prezio batzuk gogoratu behar dira. Erretaulu nagusia 4.000 peso truke kontratatu zen, alboak 13.000 erreal inguruan tasatu ziren eta urreztaketa nagusia 3.000 peso truke egin zen. Luis Salvador de Carmona, madrilgo eskultoreak, Inmaculadagatik 160 peso kobratu zituen.

Santa Katalina erretaula (bertan San Francisco Javier eta San Fermin, Nafarroako zaindariak irudikatzen dira,) eta gurutzatuarena 1786. geroztik Rococó garaiko fintasunarekin landuak, burualdea eta gurutzadura aberasten lagundu dute.

Erretaulen dotoretasuna garratzia bada, benetazko kalidadeko apaingarri eta eskultura landuak ez dira gutxiago. Erretauku nagusian Inmaculadaren irudi delikatuan geldialdi bat aginen dugu. San Martinen irudia bere tamaina, osaketa eta arpegiaren espresibitatearengatik gailentzen da. Gainerako eskultura, bai erretaulukoa eta alboetakoa, nafarroako barroko lan intersgarrienetakoa osatzen dute.

TOURSEKO SAN MARTINEN BIZITZA

Hungria jaio zen 316. urtean. Bere gurasoak paganoak ziren, ez kristauak. Erromatar inperioko soladado egiten da 15 urtekin. Soldado zelarik, Frantzian, Kristau doctrina ezagutu eta bataiatzeko prestatzen da. Amiensen, negu hotzean, eskaleari emateko bere kapa zatitzen du.

18 urtekin bataiatzen da. Etxera bueltatu eta amari kristau fedea erakusten dio. Ama ere bataiatzen da. Otoitz eginez, Jesusen ebangelioa zabalduz eta lagunduz bizitzen da. Zintzoa denez apezpikua egiten dute. Bizi guzia besteei lagundu ondoren 397. urtean hiltzen da eta egin duen guziagatik, Santua izendatzen dute. Tourseko apezpikua izan zenez, estatua eta kuadroetan mitra, apezpikuen txanoa eta makuloa, bastoiarekin irudikatzen da. Zaldi gainean, eta eskalearentzat kapa zatitzen ere irudikatzen da.

 

Volver arriba