Bidasoako Bide Berdea edo “Tren Txikito” Zaharra

Luzera: 28 Km.

Malda: 80 m.

Lesakatik, Bereauko bentara doan bidea hartu behar da eta bertan:

  • Eskuinera, 4 Km-ko asfalto-bide batetik Berrizaun auzora joanen gara (Igantzin dago Berrizaun; Arantzako eta Igantziko geltoki zaharren arrastoak daude). Hartxintxarrezko bidea jarraituz gero, Doneztebera ailegatuko gara, 19 km-ra. Berrizaunera ailegatu baino lehen argiztatuko tunela (200 m). sunbillara ailegatu baino lehen argirik gabeko tunela (linterna eraman).
  • Ezkerrera, 3 km ditugu Berara, eta 9 Km Endarlatsara, Gipuzkoako eta Lapurdiko mugan. Alkaiagako auzoan, N-121-A errepidea gurutzatu behar da ireki berri duten lurazpiko pasabidetik (orain arte arriskutsua zen errepidea bera gurutzatu behar zen eta).
Bidasoako Bide Berdeari buruzko informazio gehiago