Bera – San Anton

Luzera: 9,5 Km.

Malda: +450/260 m.

Beratik (30 m), Bidasoa ibaia zeharkatu behar da, San Migel zubitik. Bidasoako trenaren geltoki zaharra igaro, eta Alkaiaga auzora igo behar dugu (80 m). Bide-adarkadura bat ikusiko dugu; ezkerrera hartuko dugu, Baldrun leporainoko bide aldapatsutik (215 m). Bertze bide-adarkadura bat topatuko dugu ezkerrera, Lesakako bide zaharretik. Zuzen jarraituko dugu, hego-mendebaldera; igoera gogorra da. Amargun lepoan (303 m), goiti eginen dugu berriz, pista batetik. Ondoren, Alasetako pasabidera eramanen gaitu bide lauago batek, eta, handik San Antonera ailegatuko gara.