Lesakako Itzuli Ttikia

Luzera: 12,5 Km.

Malda: +225/-225 m.

Lesakatik, Oiartzuna doan errepidea hartu behar da (NA-4000), eta, 6. Km-an, eskuinera egin behar da, Katazpegi auzoko asfalto-bidetik. Banarretako gainean (226 m) gaude. Bide-adarkadura batetik, Nabaz auzora jaisten ahal gara, Ontario Argi deritzon etxetik (170 m). Bide-adarkaduran zuzen egin, eta Otsangora goituko gara asfaltozko bide batetik; ondoren, Bereauko bentara jaitsiko gara (16. ibilbidea). Ezkerrera jarraituz, Berrotaran baserrira ailegatuko gara (erdi eraitsia dago), eta beheiti eginen dugu Legarralde erreka bazterretik, Bidasoarekin elkartzen den arte, Erramuegi baserriaren ondoan (40 m). Eskuinetik, “Tren Txikito” zaharraren bidetik segituko dugu, Bereuko benta eta Lesakaraino.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude