Fraingo itzulia

Luzera: 10,5 km.

Malda: + 350 m.

Lesakatik, Igantzirako bidea hartu, eta, handik ezkerrera, Piedade Gaineraino joanen gara (265 m); Igantziko NA-4252 errepidetik ere joaten ahal da. Piedade Gainetik, Igantziko hilerri ondotik, Fraineraino goitzen den bide bat ateratzen da; handik goituko gara Juanjoren bordaraino (350 m). Bordaren gainaldetik, eskuineko pistatik segituko dugu, Frain inguratuz eta plater-tiroko eremu batetik pasatuz.

Basotik doan bide zelaia topatuko dugu, Ziobi mendi-mazelaraino (330 m). Lesakara jaitsiko gara hagitz bide maldatsu batetik; harri solteko zatiak ere badira tartean.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude