• Abasenea; Errotatxorinea; Kaskenea; Bastagileta

    Onin errekara hurbilduz gero, Abasenea etxea ikusiko dugu. Habe eta sarrera uzkurreko etxea da. Errotatxorinea etxean, berriz, armarria nabarmendu behar da; egurrezko arma-armarria da, eta etxeko bizilagunen baten garaipen militarra adierazten du.  Berezia da, halaber, Kaskenea etxea; dorretxe gotiko izatetik etxe arrunt izatera pasatu zen. Bertzalde, herri-teknologiaren adibide dira Bastagileta etxeak teilatuan dituen ur-isurbideak. Caro Barojak erraten
    irakurri gehiago

  • Bikariobaita. Bikarioaren Etxe; Egurrezko egitura (XVI.-XVIII. mendeak)

    Lesakako, Donibane Lohizuneko edota Hondarribiako —bertzeak bertze— XVI.-XVIII. mendeetako eraikinen eraikitze-sistemari jarraituz eraikitako etxea da Bikariobaita, egurrezko egitura duena. Eraikitze-sistema hori hiriguneko etxeetan da ohikoena, baina ez beti.

  • Herriko Etxea

    Apaingarri gabeko eraikin barrokoa da, eta XVII. mendean eraiki zen, herriko etxea izan zedin. Plaza Zaharrean kokaturik dago, isolaturik, eta garai hartako bertze eraikinen tipologiaren barnean dago. Kubo forma du eraikinak, eta horizontaltasunera jotzen du; harlanduzko lan bikaina da (arkupeak izan ezik, horiek ez baitira harlanduzkoak). Hiru zati ditu, inpostez banatuak. Zaharberritze-lanak 1983. urtetik aitzinera
    irakurri gehiago

  • XVII. Mendeko Eraikinak

    Munuzenea etxeaz  (27. zenbakia) eta Alzatebaita etxeaz (23. zenbakia) arituko gara. Munuzenea etxeak ageri duen armarriaren arabera, Hualde sendiari zegokion jauregia izan zen garai batean. Alzatebaitari dagokionez, kontraste handia dago haren solairuen artean: beheko solairua harlanduz egina dago; goikoak, berriz, zurez eta adreiluz. Aipagarriak dira zurean egindako taila-lanak; Berpizkundeko ezaugarriak zein herri-jatorrikoak nahasian ageri dira.

  • Juanamenea edo zarandia Apezpikuaren Etxea; Su-hesia eta dorre gotikoa

    Etxe honetan, Zarandia apezpikua bizi izan zen; 1861. urtean hil zen, Huescako apezpiku zela. 1687. urtekoa da Juanamenea; interesgarriak dira haren su-hesiak (Lesakako etxe anitzen ezaugarria; etxeen kanpoaldera ateratzen diren paretak dira, eta Caro Barojak garrantzitsutzat jo zituen eraikinen datazioa egiteko). Burdinazko zenbait egiturek sendotzen eta apaintzen dituzte teilatu-hegalaren euskarriak. Lorategian, nahiz eta kanpotik ia ikusten
    irakurri gehiago

  • Matxikotenea (XVII. mendea): zur landua

    Arkitektura-ezaugarriak are dotoreago konbinatzen dira Matxikotenea etxean (Machicot-en etxea). XVII. mendeko eraikina da, eta badirudi Wellington dukeak han hartu zuela ostatu. Klasizismoaren zein herri-jatorrizko elementuen nahasketa dago Matxikoteneko zur-tailetan, ateetan batez ere.

  • Ortzantzenea: Ateburuan, burdinazko eta harrizko seinalea

    Ortzantzenea etxearen ateburuan, burnizko eta harrizko seinale bat ageri da. Badirudi olagizonen batek erdietsitako burdin-lingote bat dela; hartatik ateratzen zuten arotzek lehengaia.

  • Minddurenea Dorrea

    Minddurenea dorretxea Lesakako eraikinik zaharrena omen da, XIV. mendekoa dela diote arkeologoek. Orain dela urte guti arte, baserri-itxura zuen dorretxeak; huntzak estalirik egoten zen orduan, eta ezaugarri bereziak zituen. Julio Caro Barojak lan batean baino gehiagotan marraztu zuen hura, dorretxearen jatorrizko itxura mantenduz.

  • Zabaleta Dorrea

    Zabaleta dorreak, jasandako aldaketak eta guzti, bere harrizko zama hedatzen du begibistara. Onin bertzaldean, 1444ez geroztik egina -urte hartan erori baitzen Ochoa de Lópiz gaztelanierren preso, hauek dorre zaharra erre zutelarik -, betebehar militarreko eraikuntza zela ezin da ukatu. Zabaletatarrek Behe Erdi Aroko jauntxo papera bete zuten Igantzitik etorriz geroztik. Lesakan eta inguruan saiatu ziren,
    irakurri gehiago

  • Yoanderrenea edo Joan Ederraren Etxea; XVII. mendeko jauregia

    Albistur karrikako zubia gurutzaturik, “Eskol ttiki”ra eta Yoanderrenea jauregira ailegatzen gara. Jauregiak XVII. mendearen lehen erdialdeko ezaugarriak ditu. Hiru solairu ditu. Aitzinaldean, hiru hutsarte nabarmentzen dira; hutsarte horietan, berriz, zutabe toskanarrak, triglifoak eta erronboak, balkoiko atea, armarria eta goiko solairuko erdiko leihoa.