• Errege Magoen kabalgata

    Urtarrilaren 5ean Ekialdeko Errege Magoen desfilea burutzen da. 17:00etan, Erregeen postariak, Erregeei zuzendutako eskutitzak jasotzen ditu Plaza Zaharrean. 18:00etan Errege Magoak, Musika Banda, Trikitilariak eta bere laguntzaileekin batera herriko kaleetan zehar ibilitzen dira. 19:00etan Jaiotza pilotalekuan. Bertan Erregeek haur guztiei harrera egiten diete.  Errege Magoek Andra Mari egoitza ibilaldia egin baino lehen bisitatzen dute.     

  • Besta Berri edo Korpus Eguna

    XIII. mendean finkaturiko kristau-bestaburua. Antzina, oso garrantzitsua izaten zen Lesakan. Gaur egun, karrikak apaintzen dira, eta prozesioa egiten da. Udalak ere parte hartzen du prozesioan; udalbatza ateratzen da banderarekin. Musika-banda prozesioan aritzen dira, musika jotzen. Meza entzun ondoren, bandera elizan uzten da.      

  • Diostesalbea

    Abenduaren 31an, iluntzean, herri guztian barrena kanta zaharrak kantatzen aritzen da talde bat, Olentzeroren eguneko arropa jantzita (atorra beltza, zapia lepoan, abarkak, eta abar).    

  • Zortziurrena

    Bestaberritik zortzi egunera, udala elizara itzultzen da, bandera jasotzera. Haiekin batera, txistulariak joan ohi dira.

  • Olentzero

    Gaur egun, zaila egiten zaigu Eguberri bestak Olentzero gabe irudikatzea. Pertsonaia konplexua dugu Olentzero, mitologiaren eta tradizioaren baitan dagoena. Hondarreko urte hauetan, Euskal Herriko zati handi baten eguberri-ohituren adierazgarri izateaz gain, biztanleria hagitz kontsumismozalearen ikur bihurtu da Olentzero. Hala ere, ez ahantzi, lekukotasun anitzek erran digute Bidasoaldean sortu eta kokatu zela Olentzero. Olentzero eta Jaiotzen
    irakurri gehiago

  • San Anton eguneko erromeria

    Urtarrilaren 17an San Anton Eguna ospatzen denez, hurrengo igandean, San Antonera Erromeria egiten da, eta bertara Lesakako, Berako, Oiartzungo, Oreretako zein Irungo bizilagunak ermitara joaten dira, haien zaindaria ohoratzeko. San Antonen, mezak orduero izaten da. Bitartean kanpoan hamaiketakoak alaitzeko trikitixa izaten da. Arratsaldean, 18:00etan Lesakako Plaza Zaharrean dantzaldia.

  • San Nikolas

    Nor zen San Nikolas? San Nikolas IV. Mendeko obispo santua izan zen, San Martinen garaikoa. Oso ona izan zen, batez ere gazteei eta haurreei laguntzeko. Europako herri aunitzetan eguberrietako opariak san Nikolasek ekartzen ditu. Baita ere Santa Klaus deitzen diote, naiz eta aunitzetan ez dira ohartzen San Nikolas dela. Ohitura Zaharrak Erdi Aroan, haurrak biltzen
    irakurri gehiago