• Doloreetako Ama Birjinaren Komentua

    Lesakako Doloreetako Ama Birjinaren komentua XVIII. mendeko komentu karmeldarra da. Ignacio de Arriola y Mazola indiano pasaitarrak ordaindu zituen orduko lanak; Cuzcon dirutza egina omen zuen hark, eta zilar landuzko zazpi kutxa bidali zituen Lesakara, komentua sortu eta behar bezala hornitzeko. Jose de San Juan de la Cruz fraide karmeldarrak diseinatu zuen eraikinaren planoa; Logroñoko
    irakurri gehiago

  • Harrizko gurutze-arkuak

    Hiru gurutze-arku daude Lesakan. Zilindro formako enborra da horietako baten ezaugarria; antzinako piko baten aztarna dirudi.  Bertze batean, XVI. mendearen bukaerako gurutze sardekara bat ageri da lau angeluko enbor baten gainean.

  • Salbatore Ermita

    Lesakatik ordu laurdenera aurkitzen da San Salbatore Ermita, Lesakatik Bereau zubira doan errepidearen eskuinaldean. Ermita horretan, Pedro de Chagorenak, kapilautza bat sortu zuen 1629an. Bertzalde, 1827an, ermitako lana utzi behar izan omen zuen Antonio Ochoteco orduko ermitauak, ez zuelako mezan behar bezalako laguntzarik ematen.

  • Santa Maria Magdalena Ermita eta Ospitalea

    Gaur egun desagertua dagoen Ermita eta Ospitale hau Legarrean zegoen eta badirudi 1764. urtean, lau ohatze eskaintzen zituela.

  • Tourseko San Martin Eliza

    Nafarroako Monumentuen Katalogoaren arabera, Nafarroako elizarik monumentalenetarikoa da Lesakakoa, eta katedralen antzeko dimentsioak ditu barnealdean. Muino-gainetik, herri osoa hartzen du bere menpe, habearte horizontalaren bitartez, eta azpian duen dorretxearekin kontrastea egiten du. XVI. XVII. eta XVIII. mendeetan egindako lanen emaitza da gaur egun ezagutzen dugun eraikina. Hasieran (1561eko maiatzaren 6a), lehenagotik omen zegoen eraikina -gaur
    irakurri gehiago